POI errazten duen plataforma

Proiektuen kudeaketan espezializatutako plataforma bakarra

Zure beharrizanetara egokitzen den hezkuntza-plataforma bat eskaini nahi dizugu

Projektia hezkuntzaren arloan sortu da, eta asmoa da proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ikastetxeetan errazago ezartzen laguntzea. % 100 digitala den tresna bat eskaintzen dugu, irakaslearen lana antolatzeko eta errazteko ahalmena duena, eta, horrez gain, ikasleentzat atsegina dena, hau da, beren ikaskuntza garatzeko eta optimizatzeko aukera ematen diena.

Tresna berritzaileak eta jarduera integratuak ditu. Trena horiek hodeian lan egiteko aukera eskaintzen dute, eta, hala, ikasgela eta ikaslearen etxea konektatzen dituen eremu bat sortzen da.

Aldi berean, irakasleak lan guztien eguneraketa automatikoak jasotzen ditu eta jarraipen zorrotza egin dezake, jarduerak zuzendu ditzake eta ikasle bakoitzaren prozesuari buruzko txosten zehatzak eskuratu ditzake.

Gehiago jakin nahi duzu Projectiaren eskutik Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza digitalaz?

    Kontsulta teknikoetarako edo arazoetarako: 902 44 44 41

    Projectia, zure aliaturik onena proiektuka lan egiteko

    Gure ikasgelara proiektu bat eramateko erronkari eusten diogunean hasi behar ditugun atazek, batzuetan, ez dauzkagun denbora eta dedikazioa
    eskatzen dizkigute:

    PARTEKATU

    Ikasleen lanak komunikatu eta antolatu erraz eta ONLINE

    Ikasleentzat ingurune segurua bilaketak eta ikerlanak egiteko

    PERTSONALIZATU

    Editatu, pertsonalizatu eta kudeatu giltza proiektuak, zeureak edo beste batzuenak

    Giltza-edebé liburutegian 10.000 baliabide baino gehiago

    LANKIDETZAN ARITU

    Ikasleentzako App mugikorra, ikasgelatik kanpoko lana errazten duena

    Egin lan kooperatiboak parte-hartzaileekin eta taldeekin

    Bateratu eta partekatu proiektuak eta baliabideak zure zentroko edo erakundeko beste irakasle batzuekin

    EBALUATU

    Ebaluazioa egiteko, gure curriculumera egokitutako errubrikak eta adierazleak

    DIGITALEAN OINARRITU

    Igo disko birtualera zeure edukiak eta egokitutako baliabideak

    Informazio guztia hodeian dago, edozein tokitatik lan egin ahal izateko

    Sinkronizatu dokumentuak eta egutegia Google Drive eta Office 365 baliatuz

    Gehiago jakin nahi duzu Projectiaren eskutik Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza digitalaz?

      Kontsulta teknikoetarako edo arazoetarako: 902 44 44 41

      Atera etekinik handiena zure proiektuetatik, berdingabea eta ondo antolatua den ingurune batean

      Bateratu tresna eta baliabide guztiak ingurune berean, eskura izateko eta zure ikastetxe edo erakundeko kideekin partekatzeko